"Aldeano-berrien' garaia"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Aristegi 2011ko uzt. 5a, 02:00

Bilduren emaitzak ikusi ondoren ez dira gutxi izan katastrofea iragarri dutenak...

... aldeanismoa-k dena hartuko duela, berriz ere kobazuloetara bueltatuko garela…
Eta hori irudikatzeko nonbaiten mende hasierako Donostiako irudi bat ikusi nuen: baserritarrak kalean esnea eta jeneroak saltzen…

Baina zer da aurrera egitea eta zer atzera bueltatzea? Eta ikusita modernotasun suntsitzaile eta burugabeak zenbait arlotan nora garamatzan, nik aldeanismo jator eta naturaren balio eta erritmoei lotua aldarrikatu nahi dut. Adibideak hainbeste dira… baina, esaterako, aste honetan bertan esnearen kalitateari buruz argitaratutako ikerketak argi asko azaltzen du nekazaritzaren intentsifikazioak dakarren hondamendia.

Esne-izenen zerrenda luze bat eta banaka batzuk baino ez gustura hartu eta elikatzeko minimoetara iristen direnak. Dena desinfektatu beharraz, luzaroan gorde eta munduaren bazterrera bidali beharraz, esnea ez beste edozer gauza diren likido zaharrak pote dotoreetan. Baserrietan garbitasunean irabazi den guztia hankaz gora botata behin kamioietan sartu eta industria eta politika komertzial modernoen esku gelditzean.Eta jendea berriz ere irudi zahar hartako produktuen gustua eta benetako kalitatea bilatu nahian, plastikozkoak ez diren jakiak non eros daitezkeen galdezka.

Natura eta pertsona errespetatuko dituen nekazaritza iraunkorraren balioak eguneroko bizitzan eta politikan txertatzea (domekan San Martzialen zein Bateragune auzian) etorkizunean duintasunez bizitzeko aukera bakarra dugu. Inork inor ez zapaldu nahia, txikitasunaren handia, herritarron parte-hartzea (auzolana), horietako batzuk izan daitezke; ederki irudikatu du hori Izagirreren udal-taldeak Donostian, eta horregatik ere jasoko zuen Kulturaren Kapitaltasunaren saria. Balio horietan oinarrituz, kultura aldeano-berri honetan, erronka ederra Bildurena, esatetik izaterako saltoa ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak