Maite Aristegi: "Herrigintza praktika"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Aristegi 2011ko mar. 24a, 01:00

Hemendik 10 urtera zelako Bergara nahiko zenuke?

Horixe izan da Udaletik planteatutako galdera eta hainbat herritarrek, aspaldian ez bezala, aukera ederra izan dugu Berba-zara-BERGARA izenburuko bilera parte-hartzaile horietan izateko. Herritarron ekarpen-lanak bukatu ditugu, baina zelan ez komentatu benetan esperientzia polita izan dela…

Demokrazia lau urtean behin kutxa batean botoa ematera mugatzen den garai hauetan, jatorri eta pentsaera desberdineko herritarrak elkarri begira jarri, abiadura azkarreko bizitza honetan geldialdi bat egin eta nolako herria daukagun, norantz joan nahi dugun eta zelan hobetu dezakegun pentsatzen jartzeko aukera ematea eskertzekoa da.

Eta ikusi da, gainera, herrigintza ariketa hau oso aberasgarri eta emankorra suertatu dela. Kalean hizketagai darabilzkigun gai horiek udaletxera eroatean, harrigarria da ikustea oro har kezka berdintsuak ditugula, jendartean ematen diren hainbat joerak burukomin bera ematen digutela eta herri eta elkar-bizitza hobe baterako irtenbideak ere antzerako balioak sustatzetik datozela. Bestearen tokian jarri, harena entzun eta norberaren iritzia ematean halako sintonia egoteak ilusioa ere pizten du.

Abiadan aldatzen edo galtzen ari diren balioak berreskuratu beharra ikustea: indibidualismotik elkartasunera, kontsumo irrazionaletik ingurumena eta herrikoa baloratuz arrazionalki behar duguna erostera, herrian sakontzen ari diren ezberdintasunak berdindu beharraz, herritar desberdinen artean, auzoak eta erdigunearen artean, inguruko herriekin bailadazo loturak eta aukerak baliatuz, nekazaritzan eta bertako lantegi zein zerbitzuetan lanpostuak sortzea bultzatuz, herri kohesionatua, solidarioa, irekia, alaia, bizia, garai batean bezala kultur, ondare, turismo erreferentea. Halakoak eta askoz gehiago herritarren berbetatik irtendako proposamen interesgarriak…

Orain egia bihurtzeko erremintak eta herritarren laguntza behar...

Eskerrik asko aukeragatik eta animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak