Orokortzeak dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aranburu 2015ko api. 21a, 11:15

Egia esan, azken urteetan banketxeek –banku eta aurrezki kutxak– ez dute izen onik irabazi eta hein handi batean bertan dabiltzan langileek ere ez.

Batzuk porrot egin eta diru publikoz atera dira aurrera –enpresa txiki batekin guztiz kontrakoa egiten denean, “hiltzen” utzi–, “preferente” eta menpeko  ekarpenen kasua, hipoteken zoru klausula, etxegabetzeak… horrela ikusita, ondo irabazitako irudia dutela esan daiteke.

Egunero ez bada ere, gertutik bizi dudalako diot, bezeroekin gai hauetaz hitz egiten da. Lapurrak, lotsagabeak… halako hitzak entzuten dira.  Lerro hauekin esan nahi dudana da guztiak zaku berean sartzea ez zaidala batere justua iruditzen. Adibide gisa,  ez dut kasurik ezagutzen etxebizitza erosteaz gaina, altzariak, autoa… erosteko adinako hipoteka eman denik, nahiz eta kalean badirudien praktika orokor bat izan dela.

Banketxeak gorrotatzen dituztela esanaz etortzen direnak ere badaude. Hauei koherenteak izateko eskatzen diet: nomina banketxean jaso beharrean eskudirutan eskatzeko, aurrezkiak etxean izateko eta, nola ez, hipotekarik ez eskatzeko, esaterako!

Berriro diot, banku eta aurrezki kutxek duten irudia ondo baino hobeto irabazita dute eta ez ditut praktika txarrak babesten. Orain, ez ditzagun orokortu eta izan gaitezen koherenteak diogunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak