"La Caixako alokairuak direla eta"

Erabiltzailearen aurpegia

2009ko ekainean La Caixako etxe bat tokatu zitzaidan alokairuan, eta garai hartan berri ona iruditu zitzaidan.

340 euro ordaintzen genituen hilero (260 euro etxebizitza eta aparkalekurako eta 80 euro komunitate-gastuei aurre egiteko). Urteko (urte natural) gastuen likidazioa hurrengo urteko lehen seihilekoan burutzen zuten, eta horrela, 2010eko ekainean, 291,78 euro bueltatu zizkidaten (Jabetza Horizontalaren Legean oinarrituz). 

2010eko ekainean alokairu kontratua berritzeari uko egin nion.

Orduan Bartzelonako Vivienda Asequible-ko departamentuaz kontaktuan jarri nintzen eta jakinarazi zidaten 2010eko lehen seihilekoaren likidazioa 2011ko ekainean egingo zidatela, eta La Caixako aurrezki-libreta irekita mantendu behar nuela, ez baitzuten beste edozein banketxetako kontu-korronteetan likidazioaren itzulpenik burutuko.

Nire dirua bueltan izateko urtebete itxaron beharra!

Eta kontratua amaitutzat emateko uko-egite dokumentu bat sinatu behar izan nuen.

Sorpresa orain jaso dut, baina, 2011ko ekainean.

Likidazioaren itzulpenaren zain nengoen, eta aurrezki-libretan ezarpenik ez neukala ikusita berriz ere Bartzelonara deitu nuen.
Esan beharra daukat, gainera, telefonoz oso harrera txarra izan dudala: lanpetuta daudela, eurek deituko didatela… baina beti ni atzetik.

Halako batean ematen didaten erantzunak harrituta utzi ninduen: dirudienez, iaz sinatu nuen uko-egite dokumentuak dio dokumentu hori sinatzen den momentuan kontratu-erlazioa bukatutzat ematen dela, eta kontratugileek ezin diotela batak besteari ezer exijitu.

Beraz, uko-egite dokumentua sinatu ezean kontratuak indarrean jarraitzen du, eta uko-egitea sinatuz, agur dagozkidan likidazioei!
Ba, iazko datuak kontuan izanda, La Caixak 300 bat euro sor dizkidala iruditzen zait niri.
La Caixako etxeetan bizi edo biziko den edonork berdina pairatuko duela jakiteko eskubidea du.

Ederra Gizarte-Ekintza!

------------------------------

Maite Aperribay
Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.