'Poste-gol'

Atxabaltak emun dau bere hitze eta nagusittasun osoz 5. edukiontzixe eukiko dogu, bertsio barrixen, barriro be kalietan, noiz ez dakitteten arren.

Herriko paisaiaren parte bihurtu dien poste horreik zentzue galduko daue, edo beste bat irabazi, imaginazino eta sormen apur bat botaten badutzau.

Postie, futbolzaliek garenok, badakigu, bertako elemento zilindriko bat dala, garaipenaren eta porrotaren arteko muga, arrakastaren eta hutsaren arteko elementu garrantzitsue. Gainera, golak, postien jo ostien sartzen badie ba oso polittek izeten die, poste-gol edo langa-gol moduenezagunak die. Eta holaxe ikusten dot herrixek hartutako erabaki hau. Erosotasunien eta sistemaren merketasunien (nahiz eta tasakin ikusiko dogun zer gertatzen dan) aurrera eginaz, helburu bardine mantentzeko gai dan sistema batera goiez.

Baine gauza bat ez dau argi, herrixek poste ondora egin dauen jaurtiketa hau, postera egin douen azkeneko jaurtiketa, postien jo ostien sareetara fango dan edo ez. Hau da, atez atekuaz irabazitteko emaitza onak mantentzeko gai izengo garen ala ez.

Niri, egixe esan biher badot, atez atekuek emun eusten zabor banaketa maila, egunero sailkatzera derrigortute, izugarrixe izen da eta atxabaltarrondako Masterclass gogaikarri baine eraginkorra izen da, zalantza barik. Hor daz datuak.

Eta helburua bittartekuen gainetik dauen kasu hontan, egunero entrenau dauen herri honek ez dauko arrazoirik hau ez lortzeko, atez atekuak garatutako kontzientzia eta jakinduria aplikatuaz. Intentzinue eta borondatie (nahiz eta txiparen kontrola izen) jarten jarraiketan badou postien jo ostien (orduen ia birtualak izengo die) gol eder bat sartzen jarraittuko dogu egunero, baine, bestalde, okertzen bagare apur bat postien jotakuen baloia kanpora fango da. Eta orduen akabo gure erosotasun, merketasun, e.a... sortutako poztasuna, niregan, behintzet. Gauza askoz zailauek egin dittugu herri mailan, baina ez iguel halako txingurri lana eskaketan dauienak. 

Bukatzeko, bi ohartxo: herrixendako animo mezu haundi bat, sailkapenien fina izeten jarraiketiek asko merezi dauelako herri mailan eta badakigula erakutsi dalako (atzetik datozen prozesamentuetan sartu barik, lokatzara haundixegixak niretako); eta agintarixei bigarrena: ea herrixan motibazinua goixen mantentzeko gai zarien, motibazio pertsonalaz gain, adierazle esanguratsuenak sarri plazaratuz eta sailkatze kultura errotu dein ekintza-plan bat eratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak