Mahaiak beteko dira; bai kontsumismoz zein hipokrisiaz, urtean zehar pila bat arazo, eta denok uste dugu konpondu behar dugula mundua gau batean, si akaso.
Aldamenekoa ezin ikusi, baina egun hauetan, solidaritatea bizi-bizirik. Kontrako sentimenduak agerian.
Denondako edukiko dugu lekua? Denondako egongo da janaria? Denondako lanpostuak? Denondako irteerak?
Izan ere, etxe barnean ondo begiratuz gero, dagoena miseria da.
Zenbat gaixo zein gaixotasun, zenbat preso zein kartzela, zenbat droga zein depresio familien artean, hezkuntzaren munduan, LOMCEko jabeak, gure euskararen zein askatasunaren gainean.
Sistema honen funtzionamenduak beti zapaltzen du gutxi duena; horrela ezin da jarraitu, ez dago eskubiderik!
Gabonetan gaude, eta, aldi berean, etxekoandreek lan gehiago; eta urteak pasatzen dira, baina eurendako soldatarik ez.
Gauza bera antzinako lanpostuetarako; lurreko lan zein gorputz zerbitzuendako… gero eta lan gehiago, baina diru gutxiago. Seguritate sozialarena ez dugu komentatuko.
Aitona-amamak gehitzen dira, baina gure erizainak kanpora joaten dira, etxean ez ditugu-eta babesten. Beste ikasketa batzuetan, beste horrenbeste.
Etxegabetzeak, genero biolentzia, ingurumena, familien normalizazioa… zerrenda luzea da. Eta politikariak… hobe ez aipatzea.
Hauek gai hauek Gabonetan mahai gainera eramateko.
Bihotzez zein garunez, enpatizatzeko. Horrela sortuko dira aleak, aldaketak egiteko; nork bere herrian, jasangarria izateko.
Inteligentzia emozionala praktiketan, hori gure motor, gure eskuetan baitaude erantzun maitagarrienak, eta errealitatearekin bat datoz.
Gabonak heldu dira gure etxeen ateraino, ea lortzen dugun hipokrisia gutxiago eta enpatia gehiago.
Bestalde, eskerrik asko abenduaren 19an Eskoriatzako Jose Iñurrategi pilotalekura hurbilduko diren guztioi, tximeleta gelako umeei laguntzeko asmoz. Amuskako elkarteari, Eskoriatzako Udalari, Luis Ezeiza eskolari eta, bereziki, herriko ume guztiei, hor egoteagatik.
----------
Marisol Andrade
Eskoriatza