Izaten hezten dugu? Zertarako? Askatasunean hezten dugu? Amaren gisa, haurtzaroa ikasteko bidea izan dadila espero dut; bai jokoen bidez, bai konfiantzaren bidez, bai errespetuaren bidez, baina bakearen bidez, gehienbat. Maria Montessorik bere liburuan argitaratu zuen bezala: La educación de la paz.
Non irakurri zein idazteko lehenengo pausoak berezko ematen baitira, eta funtsezkoena nola komunikatzen garen baita. Landatzeko era inkontzienteki izan dadila, non bakoitzaren alea, barnekoa; berez elikatzen zein oxigenatzen da. Ale hori ez da zapaltzen, ez ukitzen, ez robotizatzen, ez industrializatzen, ezta manipulatzen gizakiaren beharren arabera ere. Beldurrak paralizatzen gaitu ea gure seme-alabek lortuko duten norbait izatea. Baina erantzun paregabeena, ezta? "Izan daitezen benetan gure dutena izatea?". Umea bere maisua-andereñoa baita. Eta maisuak edo andereñoak bide-kideak izan beharko lirateke; gidatzeko, laguntzeko, entzuteko… Umeak ez badu ikasi nahi, hor dago gakoa, hor arazoa. Ikastea berezkoa baita, barnealdetik kanpora doa, jaikitzen garenetik aktiboa baita. Bestela, agresiboa da, inbasiboa, ez da izan behar behartuta. Ez dugu helburu gisa eduki behar memorizatzea; azterketak, etxeko-lanak… Informazioa gordeta dago; informatizatuta, liburuetan, hainbat euskarritan.
Erakutsi behar dieguna hauxe da: non dago informazioa, zerek betetzen ditu, zer da ezagutu gure dutena, nola azaldu barnean daukatena, bere burua prestatzen bere arazoak konpontzeko era integralean, sozializatzeko gaitasunekin, sormena lantzen eta sistema gogortxo batean egokitzeko gaitasunekin. Heziketa eskubide bat da, guraso eskubidea zein errespontsabilitatea bere umeekiko. Beharrezko hitza soberan dago heziketa hitzaren ondoan. Familiak hezitzaileekin batera lan egin behar du, nire ustez. Elkartzen zaien onurako lana egin: umea baita onura hauxe. Biodibertsitatea bizitzaren iturria bada, non pertsona ezberdinek talentu ezberdinekin jenio mundu bat sortzen duten. Orduan, jenioa bera sortzen baita, bai erruengatik, eta ez soilik antzemankizunagatik. "Umearen ahotsak balore gutxi badu entzutea ahaztu dutenentzat", J. K. Rowling, Harry Potter sagaren idazlea.