2. Primerako arkume-xerrak; frijitu beharrean, egosi egiten dira zartaginean, ura baino ez dute ateratzen. Eta gainera, apar marroi bat inguratzen du xerrak, toxina baten seinale.
3. Garaiko frutak fruta tropikalarekin dantzatzen du; errefrigeratua, kameratik aterata, orbangabea. Baina mahaira hurbiltzeko unean, bi egun besterik ez. Bada fruta usteltzen zein heltzen den desgaraira. Gezur bat, apainduta.
4. Arrain freskoa, prezio eskuragaitza, eta eskura dezakezunean: hutsean ontziratuta edota errazio ziztrinetan.
5. Oilaskoa; hazte-epeari besterik ez diozu begiratu behar, jakiteko ez duela astirik izan zelaian korrikan ibiltzeko eta zizareen bila jarduteko. Loditzeko prozesu naturalaren ordez, hormonak eta azkar hazteko pentsuak jaten dituzte.
6. Esnea zuri-zuria, errapetik irteterakoan esne-gain kolorea badu, aitzitik. Kaltzioarekin, jalearekin, bitaminekin zein ginsengarekin, nahi duzun guztiarekin, baina benetako esnea non?
Horrela heldu gara alergiaren erara, kontserbagarrien zein koloratzaileen mundura, non arazoak mozorrotu baino ez diren egiten.
Inozoak, denetik gura izan eta konturatu ostean ze elikagai osasungarri eskasak ditugun gure inguruan.
Garaiz baloratu pertsona sendoak egiten du; baina erantzuna eman, pertsona jakintsuak.
Nire galdera bakarra, hauxe: osasungarria den janaria denon poltsikorako gertu dago?
----------
Marisol Andrade
Eskoriatza