Zatika dagoen ispiluaren aitzinean hauxe aurki dezakegu: zati batean bularra ikusten da, beste zatian hankak, hurrengo ataletan besoak, gaineko porroskan burua. Gorputzaren zatiak ikusiz gero, zati bakoitza mediku batekin irudika dezakegu. Ze espezialitate den arabera, hain zuzen; pneumologoa, traumatologoa, fisioterapeuta… psikologoa edota psikiatra. Horien guztien artean, azken hau, psikiatra, geure gizartean ez dago guztiz ondo ikusita. Tabu asko metatzen dira kontsulta honetara joaten garenon eta ez garenon artean.
Ahultasun uneak pasatzeak pertsona ahul bihurtzen zaituela ematen baitu. Urruti gelditzen da hori, geure garaian indartsuak eta perfektuak izatea eskatzen baita. Beraz, ez dugu ikusten batzuetan geure garunak ere mediku bat behar duela, eta ez ahula delako, guztiz kontrakoa. Zeure gorputzaren zein buruaren mandoa berriro eskuratzeko, bat izateko. Bizitza ez da bide erraza, eta, medikazioa behar dugunean, Hipokrates ekarrarazi behar diogu buruari: “Egiozu zeure janaritik zeure medikazioa eta zeure medikazioa janari bihur ezazu”. Horrela, ispiluak esango diguna hauxe da: garrantzitsuena da geure gorputzaren atalak bere espezialistarekin lotzea, baina integral bihurtu behar dugu irudia, geure burua; pertsona fisikoki, psikologikoki eta espiritualki sentitzeko, izateko.