"Antzinako sendabelarra"

Erabiltzailearen aurpegia Marisol Andrade 2012ko abe. 2a, 01:00

Badago sendabelar bat Euskal Herriko herri gehienetan...

... antzinatik erabilitakoa. 

Sendabelar hori, irailaren alboan, aletxo gisaz hasten da.

Udazkenean zehar, onddoak bezala, euria egin ostean eta eguzkia berotzerakoan sortzen baitira lehenengo esporak.

Neguan, bertsolari arteko hainbat afaritan, ahoz aho erabilitakoa; nortasuna adierazteko zapore goxoaz, hainbat merenderotan eta lagunen artean.

Olentzero baserri ondoan jaiota, Gabonetako jaietan, baliagarri oso: emateko txaloak euren ahoan dastatu izan dutenei sendabelarra; zorionak adierazteko lagunak.

Udaberrian, berriz, sendabelar horrek lauburutxoak izango ditu; akaso bihotza, agian burua, seguru arima, zalantzarik ez espiritua.

Uda heldu baino lehen, geure sendabelarrak fruitua emango du; urtsua, garratz-goxo zaporeaz. Adikzioa sortzen baita mingainean behin jarrita.

Horixe nire aitormena!

Sendabelar horrek Euskara du izena. Zeinentzat zuzenduta: euskaraz bizi eta sentitu gura dugun guztientzat.

Printzipio aktiboak: izan, egon, ukan, hainbat aditz artean. Bigarren efektuak: bertoko produktuekin jaterakoan potolatzeko arriskuak.

Adikzio ona, sinapsiak sortuko baitira neuronen artean.

Posologia: egunero erabilita lortzen da osasuna, kultur arloan zein herriko kaleetan.

Beraz, erabili nahi duzuen beste, onuragarria da, oreka lortzeko bizitza honetan.

Sinatuta: zeure mediku onena, zeure kontzientzia

--------------------

Marisol Andrade

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak