Langabezian daudenak lan bila akaso?
—Aitaita, baina zergatik ez daukate lanik?
Maitea, eskuak, pertsonak bezala, ezberdinak dira.
Batzuk oso finak eta luzeak, bulegoetan egoteko, erakunde zein instituzioetan, baina "ez zikintzeko".
Aitzitik, sendoak eta zabalak direnak aitona-amamenak bezalakoak; horiek egin dezakete edozein lan, horretarako baitaude prestatuta. Esaterako, baratzean.
—Baina zergatik ez landu landak, aitaita, baldin badaude aritzeko?
Lurra sobera izan badaukagu; gogorik ez, berriz, jarduteko.
Bizkarra makurtzeko prest ez jendea, are gutxiago aitzurra edo pala hartzeko.
Orduan, zelan galde diezaiekegu ea landetan lan egin gura duten, prest ez badaude erantzuteko edo erantzun moduan "kirtena dela" besterik ez jasotzeko.
Lurra landuz handik atera jateko, ez ministro ez diputatua bezala, baina bai apaltasunez eta duintasunez bizi izateko.
Konbenioak zabaldu beharko lituzkete gobernuaren eta baserritarren artean.
Horrela irabaziko lukete: baserritarrek, lurra bera; eta Lanbideren zerrendatik irtengo lirateke besteak.
Garaiko produktuak, bertokoak aldi berean, maitasunez ale guztiak landuta, elikagai hoberena sabelera joango dena.
Bakarrik jan beharrean, auzolagunekin partekatzen sor daiteke giro paregabea; bai herrian, bai geure osasunaren alde.
—Aitaita, eskuak oso handituta dituzun arren, zeure garunak ministroarenak baino hobeto pentsa dezake. Zergatik orduan ez aurkeztu bere ordez?
Seme, kongresua ez dut maite; baserria, berriz, ene etxe.
Maitale zintzo dut lurra zein abere.
Nahiz eta honekin ez egon batere konforme, "gutxi baloratuta baitaude".
Janariaren katean, lehenengo, elikagaiak nondik datozen ondo letorkiguke birpasatzea: lana bilatzerakoan baloratzeko; ze funtsezkoa baita sabelera egunero eraman beharrekoa nondik datorren ondo-ondo jakitea.
Bitartekariak murrizteko premia dugu, eta, ondo ordainduta egonez gero, ziur aski, lurra ez litzateke izango aukera makala.
Hara jendea zein mundua bueltaka eta jiraka.
Lanbideen ilaran, aldiz, denbora-pasa.
—Aitaita, nik ministro gura dut izan, baina, lehenengo, baserria nola zaindu ikasteko dut premia, horrela edukiko ditut bai bihotza bai patrikak beteta.
Ez ahaztu, seme, zeure patrikak bete baino lehen, baserritarrarenak oparo egon behar lirateke ase.
Goian dagoena txikia babesteko jaio baita, eta ez kontrakoa.
Batzuetan etorkizuna garbi ikusteko, atzerantz begirada bat besterik ez da bota behar.
Nondik gatozen jakiteko eta agian bueltatu (bultzatu) egin behar…
-----------------------------
Marisol Andrade
Eskoriatza