Oparia

Erabiltzailearen aurpegia Maider Aldai 2019ko mar. 30a, 00:00

Opariak egiteko bi modu daude: bueltan zerbait espero dezakezu edo ez.

Lehenak badu kondenatik zerbait hartzailearentzat, loa kentzeraino eragin diezaioke. Bere ideiak jasotako presentearekin konparatuko ditu, pisatu, baztertu gehienetan. Eta eguna hurbil ikustean – egun seinalatu bat balego– pultsua arindu eta balantza desorekatuko zaio. Segurtasunik ezak janda jarriko dio paketea eskuan, arnasarik ia hartu gabe. Berediktu-aren zain.

Bigarren kasua interesatzen zait, dena den. Igorleak botere bikoitza hartzen du. Besteak espero ez duen unean espero ez duen objektu bat jokoan sartzearen lizentzia dauka. Momentuaren jabe egiten da, kontrolatzen du, modelatu. Are gehiago antzerkizalea bada. Estu dago hartzailea, pozik behar zukeen arren, arduratuta dago. Zalantzati: zerbait bueltan eman behar duen ala ez, dudan. Eta lehenengo opari motaren kasura bueltatzen gara, nahi gabe.

Oso zaila da opari bat bere horretan onartzea. Trukean ezer eman behar ez izatea. Logika oso bat eraisten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak