Nor baino nor euskaldunago

Badira azkenaldian euskararen eta euskalduntasun kontzeptuaren inguruko eztabaidak zein iritzi anitzak.

Lagun artean elkartu ginen azkenengo aldian, euskararen inguruko eztabaida interesgarria piztu zen, gutako batek bota zituen hitz batzuen harira. Hauek izan ziren haren hitzak: "Euskalduna euskaraz mintzatzen dena da". Hortaz, hizkuntzaren erabilerara soilik mugatzen al da euskalduna izatea? Ez ote daude beste faktore eta eragile batzuk? Kultura, jatorria edota identitatea bera?

Aurrez aipatutakoa etimologikoki egokia izan arren, gizartea aldatzen doan heinean hitzak ere eraldatu daitezke. Egungo euskalduntasuna hizkuntzatik edo hizkuntzaren erabileratik harantzago doa. 

Bestela esanda, pertsona batek euskal kultura ukatzen duen arren, euskaraz egiten badu, euskalduna da? Eta erdara hutsean aritzen den orok, euskal kultura kontsumitzen eta sustatzen badu, euskal nortasuna du?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak