Azpimarratu zituen ikasle batzuek ikasteko jarrera ezkorra adierazten dutela eta horiek ikastera bultzatzea maiz ezinezkoa izaten dela. Gaineratu zuen "ikasle guztiek balio dute" eta "irakasleok ikasleen gaitasunak azaleratzen eta horiei balio handiena ateratzen saiatu behar dugu" bezalako esaldiak asko entzuten direla. Bestalde, goraipatu zuen hezkuntzan gero eta materia gutxiago lantzen dela eta ikaskuntza azalekoa dela.
Gizartearen izaera aldakorraz jabetuta, etengabeko aurrerapenaren bizimodu honetan, bizitzak are eta azeleratuago eta konplexuago bihurtzen dira. Ondorioz, egungo jendarteak konpetentzia ezberdinak garatu behar ditu. Egia da, agian, ikasgeletan materia gutxiago barneratzen dela, baina beste alderdi batzuk lantzen dira: lankidetza, erabakiak hartzeko gaitasuna, gatazken kudeaketa, komunikazioa, emozioen lanketa edota norberaren ongizatea. Gizarteak aldaketak pairatzen dituen heinean, hezkuntzak nahitaez norabide berrietatik jo behar du; batez ere, pertsonen ongizatea bermatzea badu helburu.