Makina eta eskuak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2023ko ots. 5a, 00:00

Duela gutxi, irakasle batek kontatu zidan lanak idatziz eskatzen hasi dela. 

Ikasleei bidalitako lanak modu neurrigabean kopiatu eta itsatsi formularen emaitza direla ikusita, boligrafoa eskuetan eta orri gainean idatzita, ikasleak ezagupen batzuekin, behintzat, jabetuko direla uste du irakasleak.  

Kopiatzearena edo etxeko lanak beste norbaitek egitearena kontu zaharra dela esango nuke, baina teknologia berriek zirrikitu sofistikatuak ireki dituzte lanak egiteko gogo handirik ez dutenentzat. Orain artekoa gutxi ez, eta azken asteetan ahoz aho dabil Chat GPT 3 delakoa. Onurak ere ekarriko dituen adimen artifizial hori, baina, agian, beste buruhauste bat ere bilaka daiteke irakasleentzat. Seguru hizpide dabilela kontua ikastetxeetako korridoreetan.

Nik neuk ere egin dut proba, eta bai, katuen inguruko 100 hitzetako idazlan bat egitea eskatu eta zentzuzko lan polit batekin erantzun dit robotak. Dena dago egoki, baita ortografia eta puntuazioa ere. Ondoren, eskuz idaztea garrantzitsua ote den galdetu diot; baietz erantzun dit eta lau arrazoi eman dizkit. Horietako batek dio idazteak sormena piztu, estresa gutxitu eta pertsona asebetetzen duela. Ordenagailuz egin dut zutabea, baina ni neu ere bapo geratu naiz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak