Urkulu

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2022ko aza. 6a, 00:00

Irudi batzuk ikusi ditut Urkulu urtegian ere sikateak utzitako paisaiaren erakusgarri direnak.

Esan daiteke Debagoieneko birika berde gisa ezaguna dena ez dagoela bere onenean; ur mailak dezente egin du behera eta lehorraren marroia paisaia margotuz doa. Harriak urpetik ageri dira, garai bateko bidexka eta baserrien lekuko. 

Demografiaren hazkunde etengabean zegoen bailararen ur beharrari erantzuteko, hamarren bat baserri hustu ziren 70eko hamarkadan. Hau da, hainbat familiak etxea utzi behar izan zuten urtegia eraiki ahal izateko. Urkulu baserrian jaiotako Andoni Uribeetxebarriak ETBko Escapadas saioan kontatzen zuenez, kasu batzuetan, erraztasun handirik eman gabe alde egin behar izan zuten, eta, emozionalki, gogorra izan zen.

Urkuluri buruz liburuak idatzi dira, naturaren ikuspuntutik ikerketa lanak egin, urpean geratutako baserrien katalogoa ere bai… Baina komunitate handi baten mesedetan familia gutxi batzuek egindako ahalegina, oker ez banago, aitorpen ofizialik gabe geratu da urteetan. Oraindik garaiz egon gaitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak