Txantxikuarren hizkuntza zalantzak argitu eta erabiltzeko sortu da Gure katona. Egilearen esanetan, inkomunikazioa erraztera dator. Hau da, norbaitek eguastena esan eta parekoa ez dadin geratu zer erantzun ez dakiela. Nik, baina, beste funtzio bat ere ikusten diot liburuari. Oñatin ez dut aspaldi belarria jarri, baina gaur egun Debagoieneko kaleetan gero eta okerrago hitz egiten da euskalkia. Baina kalean bakarrik ez, komunikabideetan ere Debagoieneko hizkeran ari direlakoan mintzo diren batzuek etengabe akatsak egiten dituzte, eta, itxura denez, ez die belarriko minik egiten. Gure katona zuzen eta egoki aritzeko gida izan daiteke. Ea, bada, Gure katona belarri eta aho askotara iristen den.