Autoafirmazioa

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxabe Heriz 2025ko api. 30a, 00:00

Batzuetan, bestearen iritziak jan egiten nau.

Bueno, hobeto esanda, zure iritziak nire iritzia jaten du. Nik baimentzen dudalako. 

Izan ere, zure boterearen aurrean tente jartzea kostatu egiten zait. Orain arte, inertziaz, joeraz... eman dizudan prestigioaz, modu horretan bizirik iraun dudalako.

Erosoagoa delako zure iritziari men egitea nire iritzia zurearen parean jartzea baino; nahiz eta barruan zerbait ondo ez dagoen seinaleak izan. 

Hala ere, gaixotzen ez naizen artean –gorputzaren ondoezaren seinale ebidenteena– horrela pasatzen dut, deserosotasunaz izan ezik, ez didalako kalte nabarmenik sorrarazten.

Horrela bizirauten dute askok eta askok. Gure autoafirmaziorik ezaren aurrean vía libre –eta erosoa– daukatelako. Zertarako altxatu nire begirada nire zilborretik eta beste pertsona ikusi, nahi dudana nahi dudan moduan egitea galaraziko badit hark?  

Horren guztiorren aurrean, pentsatzen dut: autoafirmatzen naizen momentuan, nola bilatu dezaket duintasunaren eta harrokeriaren arteko oreka? Nola jaso kritika eta konfrontatu gabe desberdindu?

Ez da gauza berria jakitea konfrontatzeak ez digula beti bakea ematen, baina bestearen iritzian itsatsita gelditzeak ere ez. Funtzio hori izan ohi du autoafirmazioak. Nahi baino gutxiagotan erakutsi diguten horrek. 

Beraz, desberdintzeko desiratzen nagoen horri esaten diot: "Nirea zurea bezain zilegi da, eta ez naiz txikituko, handituko ez naizen bezala. Nirea defendituko dut eta zure iritzia zein den ere ikusten dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak