- Barnera begiratzea edo orientatzea. Kanpora begira bizi gara, usteetan kanpo egoerek egiten gaituztela zoriontsu. Uste dugu gure ongizatea kanpo egoeren menpekoa dela. “Lana aurkitzen dudanean, bikotea lortzen dudanean, etxe bat erostean, gehiago irabaztea lortzen dudanean, argaltzen naizean…” zoriontsu izango naiz. Egoera eta meta horiek ordea subjetiboak dira eta lortzen ditugunean ohartzen gara, ez dugula zoriontsu izatea lortzen. Ez hori bakarrik, orduan ere, beste desira edo behar batzuk asmatzen ditugu. Zoriontasuna ez dago behar horien bueltan, izatekotan behar horiek lortzen ditudan bitartean baizik, prozesuan (behar horiek zeintzuk diren kuestionagarria litzateke era berean).
Edozein egoera izan daiteke antsietate, estres, tristuraren iturri, edozein. Kontua ez baita egoera bera, baizik egoerarik buruz norberak bere buruari kontatzen diona. Buruan badugu “okupa” antzeko bat, ego deitzen dioguna. Ego hau, etengabe ari zaigu hitz egiten; balorazioak egiten, interpretatzen, juzgatzen, konparatzen, errieta egiten… Orokorrean gogor eta zakar hitz egiten digu. Barne diskurtso honi heldu behar diogu, hori da gakoa. Garrantzitsuena ez baita gertatzen dena baizik gure buruak gertatzen denari buruz kontatzen diguna. Boterea beraz norberak dauka, erantzunkizuna jartzen digu honek gainean baina askatasuna ematen digu era berean; gu garelako determinanteak eta ez kanpo errealitatea.
- Bestetik, beharrei uko egitea. Gaur egun “necesititis” delako birus bat daukagu, jasotzen dugun hezkuntza eta bizi garen testuinguruaren ondorio. Sufrimendu maila handia dugu gauza asko behar ditugula uste dugulako; ongizatea aldiz, bizitzeko ezer behar ez dugula sinistean datza. Arin bizitzea da gakoa. Neurotikoak gara, obsesiboak, izan ere, uste dugu gauza asko behar ditugula ondo egoteko. “Neura” bakoitzaren atzean asmatu dugun behar bat alde batera uzteko ezintasuna dago, behar horiek exijentziak izaten dira kasu gehienetan. Egin zure buruari honako galdera: zer da ongi egoteko behar duzuna? Ze behar asmatu dituzu?
- Esker onekoa izatea, dugunaz ohartzea, konsziente izatea eta eskertzea noski. Ez dugunaz bakarrik, garenaz eta gure ingurukoak direnaz. Pausa bat egin egunean zehar, gelditu, isildu eta jabetu inguruaz, gauzez eta pertsonez. Eskerrak eman.
Asko gustatzen zaizkit esaldi eta proberbioak. Honekin amaituko dut gaurkoan:
"Quien no es feliz con poco, no lo será con mucho". Lao Tse