Alde batetik, beti eduki izan du izaera irrazionala eta emoziozkoa, puntu magikoa ematen diona. Bestetik, berriz, arrazoimena eta proportzioak aurki ditzakegu bertan, heziketarako tresnatzat ere erabili ohi dena.
Bi zume hauekin, musika sortzeko, interpretatzeko eta entzuteko mugimendu ezberdinak txandakatu izan dira historian zehar, betiere desberdintasun berri txikiak agertuz.
Antzinako Greziar Mitologian oso ondo islatzen da musikaren alderdi bikoitz hau, bi instrumenturen bitartez. Orfeoren lirak oreka irudikatzen zuen eta Dionisioren flautak, berriz, frenesia.
Gaur egun ere, musikak, jarraitzen du bi alderdi hauek edukitzen proportzio desberdinetan nahastuta. Horregatik, proposatzen dizuet, hausnarketa polit eta aberasgarri bezala, konturatzea norberak nola entzuten duen musika: alderdi irrazionalaren indarrak harrapatzen nau, edo eta armoniaren orekaren bila noa?