"Zaborren gerra"

Erabiltzailearen aurpegia Manu Arregi 2012ko api. 25a, 02:00

Errekak zikin dauzkagu, baina hori onargarria dela dirudi.

Egunkariak itxi dira hemen, baina, hasierako protesten ostean, isildu gara. Erabaki politikoak direla medio jendea dugu kartzelan, baina hori ez omen da gure arazoa. Baina, hara non, izugarrizko mobida sortzen den atez atekoaren harira. Lasai-lasai zaude plazan zerbezatxo bat hartzen eta atez atekoaren kontrako firma bilketa jartzen dizuete muturren aurrean. Normala al da hau? Betikoa. Norberaren hanka zapaltzen dutenean mugitzen dugu ipurdia. Hainbesterako dela uste duzue?

Giroa berotzen joan da eta hil edo biziko gaia dirudi honek. Nahi eta nahi ez irabazi beharreko lehia. Dezepzionatuta nago, honen harira, Bildurekin.  Herritar asko dago atez ateko sistemaren aurka eta hori ukaezina da. Aurretik herri kontsulten alde azaldu ondoren, kasu honetan ez dela tokatzen esan du Bilduk. Atez atekoa herriaren onurarako dela, hauteskunde programan zegoenez, onartutzat hartzen dutela… Argudiorik gabe gelditzen dira hurrengo batean beste edozein gairen inguruko herri kontsulta eskatzeko. Berdin-berdina argudiatu ahal du EAJk AHTren inguruan, adibidez.

Nor bere posturan atrintxeratuta ez dago aurrera egiterik. Akordio batera iritsi beharko lukete alde biek, posible balitz. Bestela, hezkuntza sisteman gertatzen den bezala, hurrengoa datorrenean bere gustukoa ezarriko du, aurrekoena bertan behera utziz. 

Soluziorik egokiena erdibidean dagoela uste dut. Ez naiz bosgarren edukiontziaren aldekoa. Baina ez dut ulertzen sistema berriak zergatik dakarren beste edukiontzien amaiera. Konpatibleak dira. Atez ateko sistemarekin orain arte birziklatzen ez diren hondakinak birziklatuko nituzke. Paperezkoak, kristalezkoak eta plastikozkoak, berriz, betiko edukiontzien bidez. Sistema erosoagoa izango litzateke herritarrentzat. Eta zero zabor filosofiarekin bat dator. Nire ustez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak