Manu Arregi: "Nuklearrik ez?"

Erabiltzailearen aurpegia Manu Arregi 2011ko api. 30a, 02:00

Bi mila lagun hiltzen dira urtean auto istripuetan Estatu mailan.

Energia nuklearraren historian, berriz, Andujarko uranio meategiko langileen artean jasotako kantzer kopuru igoera besterik ezin da lotu ziurtasunez energia horrekin. Hori da energia nuklearraren alde daudenak erabiltzen ohi duten argumentu bat. Baina niri autoaren erabilera ebitatzea gustatuko litzaidakeen bezala, munduan zentral nuklearrik ez egotea nahi dut.

Zentral nuklearrak oso seguruak direla ezin ukatu. Baina Harrisburgen (1979), Chernobylen (1986) eta Fukuximan (2011) ikusi dugunez, arrazoi bategatik edo besteagatik, akzidente nuklear larriak gertatzen dira. Eta ez dugu arrisku horiekin zergatik bizi. Edo bai?

Erraza da artikuluaren tituluko galderari ezetz esatea, baina hori lortzeko zer egiteko prest zaude? Orain dela urte pare bat-edo oñatiar batek Olateraino argia ipintzea eskatu zuen Oñatiko aldizkarian, bera korrika egitera joaten omen zelako hara. Usako inguruan jarrita daude dagoeneko argi horiek. Gero eta aparailu elektriko gehiago erabiltzen ditugu, gero eta argi gehiago dago gure herrietan, haize girotuaren erabilera ere gora doa eta 2050erako auto guztiak elektrikoak izateko proposamena egin du Europako Batasunak.

Bide honek ez gaitu zentral nuklearren itxierara eramango, kontrako bidetik baizik. Posible da, nire ustez, energia nuklearrik gabeko mundu bat, energiaren erabilpen egokia egiten badugu. Mundu sostengagarri famatua. Era efizientean argitu behar ditugu gure herriak, nork bere etxean argindarraren kontsumoa kontrolatu behar du eta gure desplazamenduetan garraio publikoa erabili behar dugu. Hori egiteko prest ez bagaude, absurdoa da zentral nuklearren itxiera eskatzea. Gero eta gehiago izango dira, eta ez energia lobby baten nahia delako. Gure aukeraketa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak