Haurrek kirola egiten dutenean lehiakortasun hitza azaltzen da askotan jolas hitzaren aurka. Adin eta kirol batzuetako gehiegizko lehiakortasun hori ekiditea eta kirolaren alde osasungarrienaz gozatu ahal izatea du helburu eskola kirolak. Bestalde, zailtasun bereziak dituztenentzat bideak zabaltzen ari da kirol egokitua kirolaren osasungarritasuna ardatz hartuta. Kirol arruntak praktikatzeko arazoak dituztenei bidea leuntzen.
Larunbatean Oñatin eskola kirolak kirol egokituari eskaini zion eguna. Haurrek, eta gizarteak bide batez, kirola egokitu beharra dutenek eginbehar duten bidea ulertze aldera.
Bi e-kirol hauek, eskola kirolak eta kirol egokituak, gizartearen jasangarritasunean, ekitatean eta justizia sozialean ekiten dute.
Lerro hauetatik eskerrik beroena e-kirol hauetan lanean buru-belarri zabiltzaten guztioi.
Zabal dezagun haien adibidea gizarteko beste esparruetan.