Luis Ezeiza Herri Eskolak Azaroaren 25eko egunaren harira, ondorengo lanketa egingo du: Alde batetik, geletan landuko da Erasorik gabeko eskola, Tratu onen aldeko eskola proiektua. Zertan datza, nola lagundu diezaiokegu elkarri...
Honetaz gain, LHn, kartel lehiaketa bat egingo da. Ikasleek, banaka edo taldeka, A25 aldarrikatzeko kartelak egingo dituzte eta txoko morean jarriko dituzte. Ondoren, ikasleek, gustukoen duten kartelak bozkatzeko aukera izango dute. Azaroaren 25ean, boto gehien jaso duen kartela iragarriko da. HHn, berriz, ikasleek egindako kartelak, sarrerako kristalean jarriko dira ikusgai.
Azaroaren 25ean, 12:15etan, LHko patioan, Eskolako Komunitateak kartelada egingo du ikasleek egindako kartelak erabilita.