Batetik, haur hezkuntzako eraikinean, 2 urteko gelako terrazak, toldoa izango du hemendik aurrera. Euria egiten duenean, aterpea izango du terrazak eta bero handiko egunetan, itzala. Honetaz gain, haur hezkuntzako ikasleak, bertan eraiki den jantoki berrian bazkalduko dute eraikuntza nagusira joan beharrean. Ikastetxeko sukaldariek sukaldatutako janaria jateko aukera izaten jarraituko dute baina beraien eraikuntzatik mugitu gabe.
Bestetik, Lehen hezkuntzako eraikinak mundu magiko baterako ongi etorria egiten digu: dinosauroak, unibertsoa, tximeletak… Honi gehitu zaio, ostiral honetan auzolanean egindako artelana. Bertan, eskola komunitate osoak, familiek, ikaslegoak eta irakaslegoak, pareta margotzeko aukera izan genuen Iban Urreta Mutiko Kristal-en laguntzarekin (bera izan da sarrerako marrazki guztiak egin dituen artista); emaitza, zoragarria!