Aurrez, ikasleek bideo ezberdinak ikusi zituzten gaiaren inguruan eta hausnarketa ezberdinak egin zituzten. 11:30etan, eskolako patioan elkartu ginen eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztion artean LGTBIQ+ taldeko banderola osatu genuen. Banderolak mezu bat zeukan idatzita: Utzi ni naizena izaten, izan zaitez zu zarena. Hau oihukatu eta aldarrikatu genuen denon artean. Bakoitzarentzat, kolektibo honen eta trans kolektiboak duen logoarekin txapak banatu genituen ikasle guztien artean.