Azaroan zehar Garabideren eskutik, gure ikastetxeko bi irakasle Mexikoko Cuatzelan herriko Tosepan Kooperatibak duen eskolan (Tosepan kalnemaxtiloyan) egon dira.
Bertan irakasleekin eta familiekin Luis Ezeizak Murgiltze ereduan duen urteetako esperientzia partekatu dute.
Egonaldia interesgarria izan da guretzat eta espero dugu beraien hizkuntza, nahuata, berrindartzeko baliagarria izango zaiela beraiei ere.