Luiz Ezeiza Herri Eskolako ikasle eta irakasleek egungo egoera klimatikoaren larritasuna onartzearen aldeko aldarrikapena egin dute.
Gaur, Luis Ezeiza Herri eskolako ikasle zein irakasleak eskolako patioan elkartu dira egungo egoera klimatikoaren larritasuna onartzeko aldarrikapena egiteko. Bertan, ikasleek gaur egungo egoeraren inguruko aipamenak egin dituzte; hala nola, izotzen urtuketa, lehorteak, plastikoen gaia... eta honi nola aurre egin diezaioketen ere hausnartu da: zaborrak dagokien zaborrontzira botaz, materialaren birziklapenaz... Mailaka kartel ezberdinak egin dituzte ikasleek eta bertan beraien aldarrikapenak irakurri ahal izan dira: "Zaindu dezagun lurra", "Mundua gure esku dago", "Erabili dezagun plastiko gutxiago", "Birziklatu"... Honen ostean, Amalurra zaintzeko konpromisoaren aldeko txalo zaparrada batekin amaitu da aldarrikapena.