PRIMERAN HASI DUGU IKASTURTEA ESKORIATZAKO LUIS EZEIZA HERRI ESKOLAN!!!!!

Erabiltzailearen aurpegia Luis Ezeiza Herri Eskola 2019ko ira. 17a, 10:54

Pasa den astean Hezkidatza-Elkarbizitzarekin lotutako ekintza ezberdinak egin genituen eskolan denok elkar ezagutzeko asmoz: musikarekin lagundutako aurkezpen erraldoia eta Apotzagara irteera.

Pasa den astean eman genion hasiera kurtso berriari eta zer hobe, denok elkar ezagutzeko eskolako patioan ekintza zoragarri bat egitea baino. Eraikuntza nagusiko patioan elkartu ginen eskola guztiko ikasle, irakasle, garbitzaile, jantokiko begirale eta sukaldariak eta musikarekin lagundutako aurkezpenaren ostean eskolako "Hezi eta Hazi" abesti-dantza dantzatu ta kantatu genuen denon artean.
Astea borobiltzeko, ostiralean, 1.mailatik 6.mailara bitarteko ikasleak, Tximeleta gelakoak barne, Apotzagara joan ginen egun pasa.
Mundiala kurtso hasiera!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak