Martxoaren 28an 5.eta 6.mailako ikasleek Olatz Pagaldai aktore eskoriatzarrarekin solasaldia izateko aukera izan zuten Luis Ezeiza herri eskolako aretoan. Bere bizipenen inguruan hitz egin zuten, aktore moduan egindako lanen inguruan... eta ikasleek galderak egiteko parada ere izan zuten.
Honez gain, apirilaren 2an, eskolako ikasle ohi den Argitxu Zubillagaren bisita izan zuten 3.eta 4.mailakoek. Argitxuk Espainiako Kenpo txapelketan 3.postua irabazi zuen. Eta kirolaren munduarekin jarraituz, hurrengo egunean, Naiara Bereciartuak (eskolako irakasleak) Euskal Selekzioan nesken futbol taldean izandako esperientzia kontatu zien ikasleei.
1. eta 2.mailakoek Aitziber Gorosabelen bisita izan zuten, eskolako ama ohia eta emakume baserritarra. Aitziberrek, gazta nola egiten den erakutsi zien ikasleei eta praktikan ere jarri zuten, gazta ederra egin baitzuten!!
Mila esker lauroi zuen esperientziak gurekin konpartitzeagatik!!!