Abenduaren 21ean Luis Ezeiza Herri Eskolan Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita izan genuen. Haur Hezkuntzako eraikinean elkartu ginen 2 urtetik hasi eta 2.mailara arteko ikasleak, Tximeleta gelakoak barne. Hainbat abesti abestu genizkien eta Mari Domingik eta Olentzerok opariak banatu zituzten eskolarako. Bukatzeko, beste abesti batzuk abestu eta beraiekin berriketaldi bat egin ostean,pozez eta emozioz beterik, datorren urtera arte agurtu genituen Mari Domingi eta Olentzero.