Azaroak 25, genero indarkeriaren aurkako eguna.

Aurtengo azaroaren 25aren egunaren harira, ekintza puntuala egin baino, urteko lana egitea erabaki dugu.Horretarako, iaz hasitako bideari jarraipena emango diogu: iazko "tratu onen alde"-ko gutunontziak ipinita jarraitzen dute eskolan eta "tratu onen alde"-ko bidean jarraituko dugu, baina aurrerapausu bat eman nahi dugu: gutunontzien bidez anonimotasuna gordetzen jarraitzearekin bat "Ausarten kluba" martxan jarri da eta aurpegia emango dugu. "Ausarten kluba" biolentziaren aurka dauden pertsonek osatuko dute, biolentzia salatzen dutenak, tratu onak ematen dituztenak eta adiskidetasuna, lagun izatea baloratzen dutenak. Honen helburua portaera bortitzei prestigioa kentzea eta arazoak konpontzeko era baketsuari indarra ematea izango da. Ikasleei erakutsi nahi zaie biktimari protagonismoa eta babesa eman behar zaiola eta jokaera bortitzak edo errespetu gabekoak dituztenak baztertuko direla jokaera hori mantentzen duen/duten bitartean. "0 biolentzia 0 urtetik aurrera" ideia argi izan nahi dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak