Datorren maiatzaren 16an eta 23an greba egingo dugu Luis Ezeiza Herri eskolan. Greba egun hauen aurretik, hainbat mobilizazio ere egiten aritu gara astelehen eta ostiral goizetan. Bertan, hezkuntzak azken urteetan egin dituen eta egiten jarraitzen dituen murrizketen kontra azaldu gara; hala nola, ordezkapenak lehen egunetik ez burutzea, jubilaziorako erraztazunak murriztea, behin betikotasun lanpostu eskasia... Honekin batera, Lomce eta Heziberri hezkuntza legeen aurka ere azaltzen gara. Honegatik guztiagatik, Luis Ezeiza Herri eskola, grebara!