Maiatzaren 2tik 5era bitartean, Hezkuntzaren Astea ospatu genuen Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasle, irakasle zein gurasoek. Astean zehar, munduko haur ezberdinek eskolara joateko dituzten zailtasunez jabetu ginen eta kartelak egin genituen Eskoriatzan zehar jarriz "Munduko haur guztiek eskolara joateko eskubidea" dutela aldarrikatuz. Horretaz aparte, asteazkenean, 6. mailakoek Elmer ipuin musikatua eskeini zuten eta honen ostean, liburuen zozketa egin zen. Asteari amaiera emateko, ostiral goizean, guraso ezberdinak, beraien hizkuntzatan ipuinak kontatzen aritu ziren eskolako maila ezberdinetan; eta eguna (eta baita astea ere) borobiltzeko, "Familien eguna" ospatu genuen ostiral arratsaldean. Ziklo eta mailaka abesti ezberdinak hainbat hizkuntzatan abestu genituen, hala nola: portugesez, ingelesez, urduz, galegoz, katalanez, arabieraz, gazteleraz, euskaraz... Abestien ostean, familia ezberdinek ekarritako lurralde ezberdinetako jakiak jateko aukera izan genuen. Aste borobila benetan!!!