Lan Baldintzak hobetu, Hezkuntza eraiki eta LOMCE-HEZIBERRIren aurkako kontzentrazioa egin da gaur goizean Luis Ezeiza ikastetxeko patioan. Azken urteetan jasan ditugun eta jasaten ari garen murrizketen kontra azaldu gara eta martxoak 22rarteko ostiraletan ere, kontzentrazioak egiten jarraituko dugu eskolako patioan goizeko 8:45etik 9:00etara. ELA,LAB eta STEILAS sindikatuek konbokatutako martxoak 22ko grebarekin bat egingo dugu. Honekin gobernuari eskatu nahi diogu gure lan baldintzak hobetzeko, hala nola: ordezkapenak lehen egunetik egitea, bajak bere osotasunean ordaintzea, erretiroa erraztea,hezkuntza publikoko plantilak handitzea... Eskakizun hauek komunitate osoaren hoberako direlakoan, animatu eta parte hartu mobilizazio ezberdinetan!!!