Galdutako medikamentuaren bila. Zer gertatzen ari da?

Erabiltzailearen aurpegia Laura Sanchez Alvarez 2019ko api. 12a, 07:54

Nahiz eta artikuluaren tituluak igande euritsu horietako fikziozko pelikula baten izena dirudien, farmazialariei aspalditik sortzen dien buruko minaren arrazoi da.

Urte hauetan zehar, farmazietan medikamentu batzuen galera detektatu da; Nolotil, Dalsy eta Kreon, adibidez. Gutxinaka, arazoa zuzentzen joan da eta sekula ez da osasun arazorik sortu.

Baina orain dela hilabete batzuk gertatzen ari dena ez da egoera bera: farmaziak medikamentu askoren galera jasaten ari dira eta batzuetan, beste inolako erremediorik gabe.

Esan daiteke, beraz, badirela farmaziak eta pazienteak medikamentu horietara heltzeko arazoak dituztenak.

Arduratzeko moduko egoera izaten hasi da, zeren eta sekula ez baita egon horrelako medikamentu faltarik, eta ez dakigu noraino helduko den eta noiz baretuko den.

Badu logikarik gertatzen ari dena? Batzuek diote arazoaren iturria medikamentuaren prezioen jaitsiera dela, prezio oso baxuetara, zeinetan pazienteak harritu egiten diren horien prezio baxuagatik. Honek enpresa farmazeutikoen irabaziak murriztuko ditu eta, ondorioz, horien fabrikazioak ez luke inolako errentagarritasunik izango.

Egoera hau ez da berria, eta harrigarria da nola ez zaion gai honi komunikabideetan garrantzirik ematen. Beharrezkoa da iritzi publikoa mugiaraztea, erruduna ahalik eta arinen aurkitzeko.

Bitartean, pelikulako pertsonaia txarra farmazia da, zeren eta egunero aurpegia eman behar baitugu pazienteen aurrean egoera azalduz; alegia, eurek aspalditik hartzen duten medikamentua ez dela gehiago fabrikatzen eta ez dagoela beste soluziorik. Nahiz eta almazenetara behin eta berriz deitu, azkenean, pazienteak osasun zentrora jo behar du, medikuak beste errezeta bat egin diezaion, guk ez baitugu beste aukerarik.

----------

Laura Sanchez Alvarez

Farmazialari tituluduna

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak