Osasun mentala humanizatzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Suarez Ibarguren 2023ko eka. 18a, 00:00

Zergatik bihurtu da tabu gaizki gaudela onartzea?

Ez dago definizio ofizialik, baina, elkarte batzuek ematen duten definizioaren arabera, zehazki, buruko osasuna da emozionalki, kognitiboki eta jokabide aldetik orekatua egotea; horrela, familian, gizartean eta lanean modu arduratsuan jardun eta ongizate eta bizi kalitate jakin batez gozatu ahal izateko.

Osasun mentala humanizatzea guztion lana da; berdintasunean jasotako tratuari dagokionez, errespetuari, ulermenari eta osasun mentalarekiko diskriminaziorik eza. Baina prest ote gaude horretarako? Nire ustez, ez. Uste dut oso garrantzitsua dela buruko gaixotasunen inguruan herritar guztien, komunikabideen, sentsibilizazio, kontzientziazio eta ez estigmatizatzeko lana. Gaixotasun mentala izan arren, bizimodu osasungarria eta kalitatezkoa eraman daitekeela esan nahiko nuke. Bizitza bera terapia bat da, hormaz zein aldapaz josia eta autoezagutza izateko etengabea. Maila pertsonalean, onarpen eta apaltasun lan gogorra egin behar izan dut bizitzan zehar barruak askatzeko eta bidea erakusteko. Berdina egiteko prest?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak