Ulertzea

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2020ko aza. 14a, 00:00

Accesibilidad cognitiva gaiaren gainean aritu ginen bilera batean; euskaraz irisgarritasun kognitiboa izan daiteke, euskarazko itzultzaile neuronalak eskuragarritasun kognitiboa terminoa erabiltzen badu ere.

Hitz horien atzean dagoen kontzeptua da gure munduan: hizkuntza, jarrerak, arkitektura, eta abar ulergarri egitea, bereziki ulertzeko arazo gehien dituzten horientzat. Adimen urritasuna duten pertsonek askotan gure hizkuntza haiek ulertu dezaten moldatu beharra daukagu: gauzak argi eta zuzen esan beharra daukagu. Hori egin beharrean askotan gure jarrera aldatzen dugu eta heldu bati 5 urteko bati bezala hitz egiten diogu. Arkitekturaren irisgarritasun fisikoaren gainean askotan aritu gara, baina kognitiboa, zer da? Ba, hauxe: eraikuntza batera sartzen garenean jarraitu beharreko bidea ez jakin arren, eraikuntzak berak bidea erakutsi eta gure helburura heltzen laguntzen gaituenean. Argi dago hau lagungarria dela guztiontzat, ez bakarrik adimen urritasuna duten pertsonentzat.

Ulertzen ez dudana da: ulergarritasuna defendatzen duen terminoa bera hain ulergaitza izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak