Kirola eta emakumia binomixua existituko ez balitz moduan. Martxuaren 8xan ez dogu bakarrik emakume langilliaren eguna ospaketan, emakume izatia bere osotasunian baizik. Lerro honeittatik, emakume kirolarixaren aldarrikapena egin gura dot.
Emakumien eta gizakumien arteko ezberdintasun fisikuak ez dira emakumien kirol errendimendu baxuauan arrazoi bakarrak.
Gure gizartiak ez dau berdin onarketan emakumien eta gizakumien kirola, emakumiena beti "B" mailla baten jarriaz (nabarmen komunikabidietan). Baiña baitta kalian be: lasterketa batian lehen mutillak edo lehen emakumiak txalo berdiñak ez dittue jasoten, meritua berdin-berdiña izanda.
Hala eta be, errendimendua eta kalitatia zuzenian lotuta dauz kantitatiakin. Gero eta emakume kirolari gehixau bagara, aukera gehixau daku kalitatezko kirolari gehixau izateko eta marka hobiak egitteko. Beraz, emakumien benetako kirol gaittasunak zeintzuk dian jakingo dogu emakumien eta gizakumien kirol baldintzak berdinketan dittugunian: entrenatzeko baldintzak, diru laguntzak, mediuen baloraziñua, baiña bereziki gizartian baloraziñua.
Ondiokan be ama bat kirola egittera doianian sarri hauxe entzuten dau: "Umiak nun itxi dittuzu?".