Aspergarria, aiherga

Erabiltzailearen aurpegia Leire Elejalde 2018ko urt. 20a, 00:00

"Zatoz, nire logela erakutsiko dizut; pixka bat desordenatua dago, baina tira...". Hori esan nion lehengusinari aurreneko aldiz etxera etorri zenean. "Desordenatua dago", atea zabaldu aurretik.

Pantanora heldu eta arropa erantsi baino lehen, "gaur ez naiz depilatu", esan zuen lagunak. Arropa motxilan sartu zuen ondoren. Prebenitu nahi gintuen. Zerengandik? Haren ile hala nolakoek jan egingo gintuztela pentsatu al zuen? Lehengusina nire logelako arropa nahasien artean galduko zela uste al nuen? Ingurukoak babesteko egiten dugula deritzogu, lehenago abisatuz harrituko ez direlakoan; epaituko ez gaituztelakoan, honen beldur baikara. Perfekzioaren bila gabiltza, horrek zentzua izango balu bezala.

Perfektu: "Hutsik, akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena".

Perfektu izan nahi al dugu? Hobeezina? Aspergarria. Akatsik gabea? Aiherga. Oker gabiltza, perfekzioa bakoitzaren inperfekzioen harrera eta onarpena da. Perfekzioa gimnasia osteko klasera "desodorantea ahaztu zait" esan gabe sartzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak