Pasa den zapatuan, maiatzaren 20an, NATURAN JOLASEAN ekintzaren baitan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek espeleologiako ekintza egiteko aukera izan zuten Montxon koba ezagutu zuten. Guztira 50 ikaslek hartu zuten parte eta goiz atsegina pasa zuten. Hemen argazkiak. Bestelako ekintzak ere ospatu ziren eta horren adibide izan zen “saguzarrak izar” ekintza arrakastatsuak.
Dakizuenez, ikasturte amaiera bertan daukagu eta aste honetan eskola kiroleko saioak bukatuko dira. Zapatuan, maiatzaren 27an, LEK-eko iaksturteko azken jaia ospatuko dugu Eskoriatzan. Eskola kirolari behar bezalako agurra emateko , Zapatuan eskoriatzara etortzera animatzen zaituztegu! Hemen daukazue zapatuko ekintzaren kartela.
Azken jaiaren ondoren eta ikasturte bukaerararte sustapen jarduerak antolatzen gabiltza. Maiatzaren 10ean zabaldu zen izen ematea eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Ekintzen inguruko informazio gehigarria bidaliko dizuegu ekintza baino 2-3 egun lehenago. Denetariko eta adin guztientzako ekintzak egiteko aukera izango dute ikasleek. Edozein zalantza izanez gero, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta azken txanpan sartu gara. Dagoeneko ia 200 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 1800 tontorreko langa pasatu dute. Hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, aste bete besterik ez da geratzen ekimena buakatzeko. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!