Otsailak 5ean berrekin genien LEK-eko asteburuetako ekintzei, urtarrileko hilabete osoan lehiaketak baimendu gabe egon ondoren. Aurreikusita genuen bezala, errugbi topaketa ospatu genuen LH 3,4,5 eta 6. mailako ikasleekin mojategiko errugbi zelaian. Arrasate errugbi elkarteko jokalarien laguntza izan genuen eta txoko ezberdinetan errugbia ikasi eta partidotxo batekin bukatu genuen topaketa. 14 neska-mutiko urbildu ziren mojategira eta eguraldia lagun, goiz atsegina pasatu genuen eta ikasleak pozik joan ziren etxera, errugbiko baloi eta domina banarekin. Hemen dituzue zapatuko argazkiak ikusgai. Goiena telebista ere bertaratu zen Leintz eskola kirolaren asteburuetako ekintzen inguruko erreportai bat egitera.
Aste honetan kirolez aldatuko dugu. Alde batetik, LH 3. eta 4.mailako ikasleak saskibaloiarekin hasiko dira eta LH 5 eta 6. mailakoak futbolean. Astean landutakoa, zapatuan praktikan jartzeko aukera izango dute. Hemen daukazue zapatuko ekintzarako kartelak: LH 3-4 SASKIBALOIA, LH 5-6 FUTBOLA, LEK ESKUBALOIA NESKA INFANTILAK.
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Bada hilabete eta erdi ekimena martxan jarri genuela eta jasotako erantzuna oso arrakastatsua izaten ari da. Astetik astera kopuruak igotzen ari dira eta orain arte 135 familiak hartu dute parte eta 400 tontor baino gehiago egin dituzte guztira, beraz, oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekintza, maiatzaren 28ra arte luzatzen bada ere, otsailaren 15a baino lehenago, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bertan parte hartzeko asmoa izango duzuen adieraztea eskertuko genizueke. Iaz bezala, aurten ere ekintza bukatzen dutenek sari bat izango dute opari eta kopuruen aurreikuspena egiteko eskatu digu sariak ekoiztuko dituen enpresak.
Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!
Artikulu interesgarria: Emakumeak kirolean