Aztertu da ChatGPT bezalako eredu linguistiko erraldoiek izan dezaketen eragina 867 profesionalek egindako 19.000 banakako egitekotan. Hainbat mailatan sailkatu dira: automatizazio gaitasun altua, gero eta automatizazio gaitasun handiagoa, gaitasun baxua eta eraginik izango ez duten egitekoak.
Adimen artifiziala lanpostuetan bi modutara barneratuko da: lehenengoa, zereginen automatizazio bitartez; hau da, adimen artifizialak zeregin errepikakorrak eta datuetan oinarritutakoak automatizatuko ditu, langileek sormenezko, izaera subjektiboko gaietan erabakiak eskatzen dituzten eta giza harremanak behar dituzten jardueretan zentratu ahal izateko. Eta bigarrena, adimen artifizialaren laguntzarekin gaitasunen handitzearekin: adimen artifizialak giza gaitasunak osatuko ditu, informazioa denbora errealean emanez, prozesuak automatizatuz eta erabakiak hartzen lagunduz.
Sektoreka eragina desberdina izango da, baina guztiek eraginak jasango dituzte, eta automatizazioa eta giza gaitasunen handitzea konbinatuko da.
Etorkizuneko lanpostuei dagokienez, automatizatuenak zeregin oso egituratuak eta errepikakorrak dituztenak izango dira: datuak prozesatzea eta funtzio administratibo batzuk. Adimen artifizialak gaitasuna handitzen lagunduko du gizarte gaitasunak, sormena eta arazo konplexuak ebazteko gaitasunak eskatzen dituzten egitekoetan: kudeaketa, diseinua eta software garapena.
Hori horrela, etorkizuneko lan-mundurako egokitze aproposa izateko hainbat gomendio ere jasotzen dira txostenean: gaitasunak garatzearen garrantzia, gobernuen, enpresen eta langileen arteko kolaborazioa sustatzea, lan legedia eguneratzea eta hezkuntzan inbertsioa handitzea.
Adimen artifiziala lan-merkatua eraldatzen ari da. Erronkak planteatzen dituen arren, produktiboagoa den lanbide etorkizuna sortzeko aukera ere ematen du. Aldaketa horietara egokitzeko, hezkuntza, prestakuntza eta kolaborazioa ezinbestekoak dira.