Tamaina eta lehiakortasuna

Confebaskek argitaratu duen azken txostenean, enpresen lehiakortasunean dimentsioak duen garrantzia aztertzen da.

2015ean Euskadin 158.810 enpresa zeuden; 10 langile baino gutxiago zituzten mikroenpresak, horietatik %93,7;  10-50 langile tartean kokatzen ziren enpresa txikiak,%5,2; 50–250 langile tarteko enpresa ertainak, %1; eta 250 langile baino gehiagorentzat lana sortzen zuten enpresa handiak, %0,2. 

Euskadiko enpresa sarean enpresa txikien eta mikroenpresen presentzia oso handia da. 2008tik 2015era, krisiak enpresen %13,8 eta lanpostuen %10,5 suntsitu du. Eta krisiaren eragina enpresaren tamainaren arabera aztertuz gero, bi ondorio ikusten dira: batetik, mikroenpresa eta enpresa txikien %13,5 eta %19,7 itxi ziren arren, enpresa ertainen eta enpresa handien %12,2 eta %8,4 itxi zirela. Hau da, tamaina handitzen doan neurrian, ixten diren enpresen kopurua txikitu egiten da. Eta lanpostuei dagokienez, gauza bera: mikroenpresa eta enpresa txikiek lanpostuen %12,8 eta %20,5 galdu zuten, enpresa ertainek lanpostuen %11,4 galdu zuten eta enpresa handiek %1,3 sortu. Zenbat eta enpresa tamaina handiagoa, orduan eta aukera handiagoa lanpostuak mantendu edo sortzeko. 

Hori guztia kontuan hartuta, euskal enpresa ehunak tamainaren arabera duen argazkian ahultasun bat nabarmentzen da. Enpresa ertain eta handien pisua indartzen lagunduko luketen neurriak martxan jartzea benetan beharrezkoa dela iruditzen zait. Azken hamarkadetan lan handia egin da enpresa elkarte edota klusterrak sustatzen, eta bide horrek bere fruitu onak ematen jarraitzen du. Bide hau, ordea, osatu egin behar da, eta, horretarako, enpresen bateratze eta erosketak lagungarri izango dira. Enpresa eragiketa horietan jokoan dagoen beste aldagai garrantzitsu bat enpresa non sustraitzen den izango da. Enpresen bateratze eta erosketen ondorioz erabaki-gune nagusiak bertan jarraitzeko tresnak edukitzea, bereziki kapital fondoak, klabea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak