Badoa hirugarren astea…

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Altuna 2020ko api. 3a, 06:30

Ezohiko egoera honetan ia hiru aste bete ditugu. Aste honetako gai zentrala ekonomia bihurtu dute komunikabideek. Ezinbesteko lanak atera behar dira aurrera; gainontzeko denak, geldi, etxean.

Honek gatazka sortu du, baina zergatik entzuten ditugu batez ere goiko politikarien eta enpresarien esanak? Osasunaz dakitenak entzun beharko genituzke bakarrik edo gehien, baina borroka beste kokaleku batean jarri da: etorriko den krisia handiagoa izango dela horrela, beharrezkoa dela edo ez dela, beti egongo direla bajak eta onartu behar ditugula… Hori bai, inongo momentutan ez dira gogoratzen hiru aste itxita daramatzaten taberna, jatetxe edo gainontzeko denda edota autonomo txiki askorekin. Eta lau enpresa edo kooperatiba handiak garrantzitsuak dira, noski, baina gainontzeko guztiak ere bai, beste arlo asko, herri bizitza tartean, mantentzen laguntzen dutelako…

Nik ideia handirik ez daukat, baina ez dit balio argudio bezala ekonomia edo krisia erabiltzea azken neurrien aurrean. Irekita mantentzea nahi duten enpresetan adierazi dezatela, enpresek, langileen osasuna nola bermatu behar duten, eta Gobernuak, lehenengo eta behin, beharrezko materiala, bai edo bai, eman diezaiela osasun langileei, erresidentziei… eta, bizitzak erdigunean jarrita, beharra duten guztiei.

Eskerrak, egoera hauetan ere, jendearen onena ere agertzen dela. Herrian, zapi gorrien kanpaina jarri dute martxan Aramaixoko Zaintza Sareak eta Talde Feministak. Zapi gorriak jarri ditzagun leiho eta balkoietan, jarrera epaitzaileak alde batera utziz eta elkartasuna eskaintzen duten etxeak ezagutaraziz.

Eta nik, pertsonalki, ez dut aparteko arazorik izan konfinamendua betearazteko lana dutenekin, baina benetan adierazi dezaket gure herrian nahiko zentzuz eta txintxo gabiltzala horretan; beraz, mesedez eskatzen diet lan hori dutenei errespetuz eta zentzunaren barruan egiteko lan hori, egoera ez baita erreza inorentzako.

Animo denoi! Denon artean lortuko dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak