Utzi gaitzazue bakean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Mediavilla 2014ko urr. 3a, 00:00

Hasia da dagoeneko Auzitegi Nazionalean iraungitako Segi erakundeko 30 bat gazteren aurkako makro-epaiketa, orain dela ez asko Euskadin eta Estatuan harturiko salbuespeneko neurrien ildotik.

Gure lehenengo hausnarketa auzipetu berri hauen zoria beren aurrekoen berdina izango dela pentsatzea da. 

Hau da, gustatuko litzaiguke denak kargurik gabe aske geratzea.

Hau esanda, eta Azpeitian gertaturikoa kontuan izanda, non bost auzipetu babestu egin ziren, Auzitegi Nazionalaren zitazioari entzungor eginez, eta ondorioz epailearen aginduz, Ertzaintzaren parte-hartzea behartu, kolektibo horri esan nahi diogu ez dezala berriro ere EAJren elkartasuna eskatu.

Ez iezaguzue guri eskatu injustizien aurrean laguntzeko. 

Kokoteraino baikaude, azkenean, EAJ izatea zuen haserrearen jopuntu. 

Utzi gaitzazue bakean. 

Utzi baita ere Ertzaintza probokatzeari, errepresioarekin lotzeko asmoz. 

Nahi baduzue, manifesta zaitezte Auzitegi Nazionalaren ateetan. 

Burutu bertan zuen "herri harresia" eta erakutsi bertan zuen desobedientzia.

Kokoteraino gaude beti EAJ edo eta herrialde honetako instituzioak izatea zuen "erantzuna" eta zuen irainak jasotzen dituena.

Eta norbaiti Estatu Espainol zapaltzailearen morroi izatea leporatu nahi baldin badiozue, indarrean dagoen legalitatea obeditzen duten zuen ingurukoei esaiozue. 

Ez prebarikatzeko legeak betetzen dituztenei, bandera espainola udaletxeetako balkoietan jartzen dutenei, despatxu eta moketa instituzionaletatik, iraultza alde batera utzita, txintik esan gabe ordenamendu juridikoa betetzen dutenei.

Eta azken gogoeta bat. 

Loiola sinbolo politiko bat da. Bertan, indar politiko ezberdinak –EAJ, PSE, Ezker Abertzalea– denbora berri baten hasiera izan zitekeen adostasun puntu minimo bat aurkitzeko gai izan ziren. 

Baina ez dezagun ahaztu ETA izan zela aukera hark porrot egitea eragin zuena. 

Beraz, aukera galdu hura aldarrikatu nahi duenak erantzukizunak eskatu  ditzala. Bai, "armazain nagusiari".

----------

Koldo Mediavilla

(Arrasateko EAJren Udal Taldeak euskaratua: Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak