Harrituta gaude gauzak egiteko modu honekin; izan ere, gure ustez, egokiena litzateke herriko talde sozial eta feminista batekin komunikazio emankorra mantentzearen alde dagoen Udalarekin harremantzea.
Bestalde, Udalaren webgunean plazaratutako komunikatuari dagokionez, honako hau ondorioztatu dezakegu: leihatilarekin lotutako funtzioetatik haratago joan garela pentsatu izana. Hala ere, geuk argi daukagu ez dugula horrelakorik egin.
U30eko greba aldarrikatzean, aldaketak bultzatzeko prest dagoen ahots oro animatu dadin nahi izan dugu, hori izango baita kultura patriarkala suntsitzeko bidean eman beharreko hasierako pausoetako bat.
Bestalde, "eremu publikoa politizatu izanaren" iritzia ere baztertzen dugu. Iruditzen zaigu pertsonen eskubideak eta planetaren iraunkortasuna bermatzeko bidean tresna baliagarria dela greba.
Politika arlo sozialaren kudeaketa da. Bertatik abiatuta, noski greba orokor hau politikoa dela. Greba politikoa eta greba partidista kontzeptuak nahastu egin direlakoan gaude. U30eko greba orokorra Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deiturikoa izan da; ez alderdi politikoek egindakoa.
Leihatilaren jatorrira bueltatuz, inaugurazioaren egunean, taldea definitzen zuten bost nortasun ikur adierazi genituen; horietako bat bere izaera apartidista zen.
Gure gizartean zabaldu den prekaritatea eta honek pertsona ororen bizi baldintzetan dituen eragin latzak ikusita, nork gobernatzen duen kontuan hartu gabe grebara batuko ginateke.
Azkenik, eskerrik beroenak galdetzera eta elkartasuna adieraztera hurbildu zareten guztioi!
----------
Kristina Kardenal
Eskoriatzan Feminismoa Bizirik
Eskoriatza