Fakturazioaren %10 Kilometroak 2016 jaiari

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko urr. 27a, 14:27
Barruso eta Arozena.

Ekoliok 2016ko ekitaldian (urtarriletik urrira bitartean, Kilometroak jaia bitartean) bildu duen olioren salmenten %10, Kilometroak 2016 jaiari eman dio. Halaxe irudikatu dute Ekolioko ordezkari Haimar Arozenak eta Ane Barruso Aranzadi Ikastolako zuzendariak. Azken honek eskertu egin du ekarpena.

Ekolio eta Kilometroak 2016 jaiak, euskararen eta euskal hezkuntzaren sustapenarekin eta ingurumenaren errespetuarekin konprometituak diren Gipuzkoako bi eragile izanik, elkarlanerako asmo eta borondate sendoa agertu zuten, maiatzaren 30ean, Kilometroak Kultur Elkarteko, Bergarako Aranzadi ikastolako eta Ekolioko ordezkariek adostu genuen lankidetza hitzarmena medio.

Ekolio, biodiesela egiteko ostalaritzako sukaldeko landare olioa doan jasotzen duen proiektu "ekosoziokulturala" da eta hondakin-kudeatzaile bezala lan egiten duen Zarauzko enpresa gazte honen filosofia, "herritik jasorikoa herriari itzultzea" da. Ekoliok 2016ko ekitaldian (urtarriletik urrira bitartean, Kilometroak jaia bitartean) bildu duen olioren salmenten %10, Kilometroak 2016 jaiaren helburu ekonomikoak betetzen laguntzeko konprometitu zen.

Hori dela-eta, bete duen konpromisoa irudikatu nahi izan dute. Hala, Ekoliok olio salmentatik lortuko fakturazioaren %10 eman dio Kilometroak jaiaren antolakuntzari, hau da, Bergarako Aranzadi Ikastolari. 

"Olioa eman diguten Gipuzkoako ostalaritzako enpresak eskertuko nahi ditugu" esan du Ekolioko ordezkari Haimar Arozenak. Bestetik, Ane Barruso Aranzadi Ikastolako zuzendariak "eskertu" egin du Ekolioren ekarpena eta "balioan" jarri du maiatzean bi erakundeek sinatu zuten hitzarmena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak