Euskara eta euskal kultura

Hiztunen euskara-gaitasuna hobetu beharraz asko hitz egiten da, baina zehaztasun gabe aipatzen da kultur hezkuntza.

Zer da, baina, hizkuntza bat bere kulturatik aparte? Ozen aldarrikatzen dugu euskararen transmisioa euskal kulturaren transmisioarekin konektatu beharra, ezinbestean. Mundu berdindu honetan, herri izaten jarraituko badugu, konexioak egiteko erreferenteak behar ditugu historian eta mitoetan, literatura eta musikan, arte eta zientzietan, lan-molde eta ofizioetan, ohitura eta errituetan, eguneroko bizitzan eta ospakizunetan, entretenimendu eta kiroletan, sozializazio eta gobernantza moldeetan… Ia dena baita kultura, garaian garaiko tradizioz eta berrikuntzaz jantzia, collage bihurtuta ere, euskaratik interpretatzen eta adierazten ikasi behar duguna. Ikasi behar dugula diot, irakasleok, familiok eta herritarrok, oro har, galduta baititugu sarri konexio horietako asko. Pista asko aurkitu ditut Xamarren Biziaroak, herri kultura liburuan.

Eta pentsatu dut zein garrantzitsua den iragana ezagutzea, oraina ulertu eta etorkizuna imajinatzeko. Euskaratik eta errenditu gabe. Herri-begirada eta herri-adierazpena garatzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak