Hala ere, badirudi latina, greziera eta kultura klasikoa direla zinez azken hatsa ematekotan dauden alorrak hezkuntzan. Tristea da, Mendebaldeko pentsamoldearen oinarrietan hizkuntza horiek daudelako eta gaurko pentsamendu politikoak aro klasikoan inspiraturik daudelako: Erregea ala Errepublika, Zizeronen patrizioak ala Katilinaren proletarii-ak, Kraso ala Espartako, Zesar ala Bruto...? Liberalismoaren, komunismoaren, faxismoaren... oinarrian, izenetan bertan, Erroma eta Greziako zimenduak aurkitzen ditugu, baina batzuek gure ulermena ere kamustu nahi lukete. Quousque tandem?